2024/06/01 10:00 - 23:00

Anoetako Jaiak

Anoetako Jaiak
Anoeta

GAZTEEN EGUNA
10:00. XXV. Esku pilota herri txapelketa, haurrak, finalak, Kuku Pilota Elkarteak antolaturik.
13:00. Buruhandi eta erraldoien kalejira, herriko txistulari taldearekin.
16:00. Herriko mus txapelketa Alkartasuna tabernan, Ateaga Elkarteak antolatuta. Bikotekide batek gutxienez Anoetan bizi (edo bizi izana) behar du. Izen-ematea doan, 15:30ean bertan.
18:00. Gazteen kalejira.
19:00. Sagardo dastatzea, Kuku Elkarteak antolaturik. 21:00 Herri afaria frontoian. Izen-ematea: maiatzaren 22ra arte udaletxean edo liburutegian. Kuadrilla bakoitzak bere platerak, mahai tresnak, edalontziak eta eskuzapiak eraman behar ditu. Zero Zabor filosofiari jarraituz, saiatu mesedez paperezko edo plastikozko materialak saihesten. 
23:00. Gazteen dantza plazan.
Ondoren. Zezen suzkoa.
Gero. Iratzar musika taldea plazan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!