Txapeldunorde geratu da Leire Zumeta Markina-Xemeingo IV. Trikiti txapelketan

Ataria 2024ko mai. 13a, 11:58

Trikitilari anoetarrak Amaia Arza pandero jotzaile añorgatarrarekin batera egin du bikotea. Larunbatean, Xabi Etxanizek eta Ainara Saizarrek jantzi zuten txapela.

Larunbatean ospatu zen Markina-Xemeingo Helduen IV. Trikiti txapelketa. Xabi Etxaniz azkoitiarrak eta Ainara Saizar aiarrak osatutako bikoteak jantzi zuten txapela. Bigarren tokian sailkatu zen Leire Zumeta trikitilari anoetarra, Amaia Arza añorgatarrarekin bikote eginda. 

Fandangoa, trikitia, porrusalda eta arin-arina jo behar izan dituzte trikitilariek. Pieza horiek puntuatu zituen epaimahaiak. Aurten, gainera, guztiek fandango bera jo behar izan dute, Edurne Iturbe trikitilariaren Zaharra baina berria pieza, Markina-Xemeingo txapelketarako egindako moldaketarekin.

Txapeldunek, txapelaz gain, 1.000 euro eta oroigarriak eskuratu dituzte; bigarrenek 700 euro eta oroigarriak; hirugarrenek 600 euro eta oroigarriak; laugarrenek 300 euro; eta atzetik sailkatutako gainerakoek 250 euroko dieta jaso dute.

Honela geratu zen sailkapena IV. Helduen Trikiti txapelketan:

  1. Xabi Etxaniz Ulazia (Azkoitia) eta Ainara Saizar Zuloaga (Aia)
  2. ⁠Leire Zumeta Mayoz (Anoeta) eta Amaia Arza Garmendia (Añorga)
  3. ⁠Andoni Oruesagasti Gurrutxara (Zumarraga) eta Uxue Kerejeta Aramendi (Urretxu)
  4. Enaitz Alberdi Alkorta (Azkoitia) eta Elaia Diaz Beroz (Astigarraga)
  5. Irati Arcelus Olano (Lazkao) eta Mirari Plazaola Torrontegi (Arrasate)
  6. Alaitz Roteta Otegi (Zarautz) eta Ander Duñabeitia Urkiola (Iurreta)
  7. Jaume Parra Macias (Badalona) eta Hekthor Folk Mahasti Ruiz de Arkaute (Bernedo)
  8. ⁠Ander Blasco Gromaz (Sopela) eta Jon Ander Azkue Ortiz de Zarate (Getxo)
  9. Hegoi Petite Madariaga (Iurreta) eta Mikel J Elizaran Mendarte (Iurreta)

Xabi Etxaniz soinu jotzaile azkoitiarrak eta haren kide Ainara Saizar pandero jotzaile aiarrak hirugarrenez irabazi dute Markina-Xemeingo Helduan IV. Trikiti txapelketa. Hauspo artean irratsaioaren azkeneko alean protagonista izan da Xabi Etxaniz Aizpurutxo auzoko trikitilaria.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!