Hasi dira gaztetxearen mende laurdena ospatzen

Ataria 2024ko maiatzaren 11

Anoetako Gaztetxeak 25 urte bete ditu eta gaur gazte asanbladatik igaro diren belaunaldi ezberdinetako kideek ospakizuna egingo dute elkarrekin. Sagardo dastaketarekin abiatu dute eguna.

Anoetako Gaztetxearen 25. urteurrena ospatuko dute gaur eta horretarako sagardo dastaketa egin dute eguerdian, gaztetxearen atarian.

Belaunaldi ezberdinetako kideak bildu dira bertara. Bazkaritan 70 lagun inguru izango dira eta gauera arte luzatuko dute jai giroa.

Hau da urteurren festarako antolatu duten egitaraua:

  • 14:00. Bazkaria.
  • Ondoren. 40 urte eta aldapan behera niek umorezko bakarrizketa, Txikiren eskutik.
  • 18:00. Poteo musikatua.
  • 21:30. Afaria.
  • 23:00. BaskBilitx DJ EO.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!