Anoetako Gaztetxeak 25 urte beteko ditu eta urtemuga ospatuko du maiatzean. Bertatik pasa diren belaunaldi guztiak batzeko festa egingo dute maiatzaren 11n. Eguerdian sagardo dastaketa egingo dute, bazkaria izango da ondoren, eta arratsaldeko poteoaren ondoren, DJak eta txirrisklasa izango dira.
Maiatzaren 11ko bazkarian apuntatzeko zerrendak Arkupe tabernan daude.