Kuku elkartearen V. Pilota Eguna ospatu dute

Ataria 2024ko otsailaren 19a

Ostiralean egun zuten ekitaldia Alkartasuna pilotalekuan.

Kuku elkarteak V. Pilota Eguna ospatu zuen Anoetako Alkartasuna pilotalekuan. Pilota eskolan izena emanda dauden 59 partaideen argazkia atera zen aurrena. Ondoren, musikaz alaiturik merienda txiki batez gozatu zuten guztiek. Janariarekin batera adin desberdinetako haurrek partida txikiak egiteko aukera izan zuten. Arratsaldeari amaiera emateko, pilotak, esku-muturrekoak eta profesionalen kamiseta bat zozketatu ziren.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!