Anoetako Udalak umore tailerra antolatu du ikuspegi feministatik. Barrez lehertzen emanaldia eskainiko dute Bea Egiazabalek eta Paki Caballerok otsailaren 24an, larunbata, 10:00etatik 13:00etara. Balio anitzeko gelan izango da hitzordua.
Parte hartzea doakoa izango da, baina aurrez eman beharko da izena, otsailaren 20a baino lehen, udaletxean edo parekidetasuna@anoeta.eus helbidean.