Udal tasak ordaintzeko laguntzen berri eman du udalak

Ataria 2024ko urtarrilaren 13a

Udalaren webgunean jasoko dute herritarrek hobarien inguruko informazio guztia.

Anoetako Udalak 2024ko udal tasak onartu ondoren, hainbat hobari emango dizkie herritarrei. Mota askotako laguntzak izango dira, eta besteak beste, ondasun higiezinen gaineko zergan hobariak izango dituzte familia ugariek. Mugikortasun murriztua duten pertsonen ibilgailuentzat ere egongo dira salbuespenak eta trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zergaren ordainketatik salbuesteko eskaera egiteko epea ere zabaldu dute udaletik. Hondakinen tasa ordaintzeko laguntzak ere emango ditu Anoetako Udalak.

Eskaera guztiak egiteko udaletxera jo beharko da eta informazio gehiago nahi duenak Anoeta.eus webgunean izango du.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!