Ziurtagiri digitala eta sinadura elektronikoa eskuratzeko aukera

Ataria 2023ko azaroaren 21a

Ostegunean tramiteak 'online' egiteko erabilgarriak diren ziurtagiriak eskuratu ahal izango dira Anoetako KZgunean, 10:00etatik aurrera.

Azaroaren 23an Anoetan estatuko administrazioarekin kudeaketak egiteko erabilgarriak diren ziurtagiri digitala eta sinadura elektronikoa banatuko dituzte, interesa duten herritarren artean. Espainiako gobernuaren Gipuzkoako ordezkaritzetako funtzionarioak izango dira Anoetako KZgunean, 10:00etatik aurrera.

Bizilagunek estatuko administrazioko langileen laguntzarekin, tramiteak online egiteko aukera ematen duten ziurtagiriak eskuratu ahal izango dituzte. Sarrera doan da eta bertaratzen direnek beren ordenagailu pertsonalarekin edo telefono mugikorrarekin joan daitezke, une berean zerbitzu guztietara iristeko ziurtagiri digitalak deskarga dezaten.

Administrazioa zugandik hurbil programa Espainiako Lurralde Politikako ministerioak sustatzen du eta helburua herritarrei administrazioarekin izapideak eta kudeaketak modu autonomoan egiteko beharrezko baliabideak ematea da. Ekimena 500 eta 8.000 biztanle arteko udalerrietan egiten da arrakala digitalarekin hausteko, eta herritarrek haien tramiteak "modu seguru, azkar eta eraginkorrean egin ahal ditzaten, batetik bestera ibili beharrik gabe".

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!