Medikazioa jarraitzeko zailtasunak dituztenentzako programa abiatu dute

Ataria 2023ko urr. 11a, 14:32

Zerbitzuaren erabiltzaileei botiken jarraipena edo kontrola eramaten lagunduko zaie. Gizarte Zerbitzuen bulegotik bideratuko dute asistentzia.

Anoetako Udalak Gipuzkoako Sendagileen Elkargoarekin lankidetza hitzarmena sinatu du medikazioa jarraitzeko zailtasunak dituzten herritarrei laguntzeko. Akordio honi esker, zerbitzu farmazeutikoaren erabiltzaileei lagunduko zaie hartzen dituzten botiken jarraipena eta kontrola eramaten. Hitzarmena sinatzeko ekitaldian izan dira Gipuzkoako Botikarien Elkargoko ordezkariak, Maite Irurtia Anoetako farmaziaren ordezkaria eta Egoitz Luisa alkatea eta Bakarne Garmerndia Gizarte Zerbitzuetako zinegotzia.

Hemendik aurrera Anoetan martxan jartzen den zerbitzua euren etxean bizi eta etxez etxeko laguntza zerbitzua jasotzen duten herritarrek erabili ahal izango dute, baita familia-ingurunean zaintzeko prestazio ekonomikoa jasotzen duten herritarrek ere. Lankidetza hitzarmenaren sinatze ekitaldian aipatu dutenez, programa honetan parte hartzea borondatezkoa izango da, baina etxez etxeko laguntza zerbitzuaren erabiltzaileek, familia inguruneko zaintzarako prestazio ekonomiko baten onuradunek edota gizarte harrerako zentroetan bizi direnek justifikatu egin beharko dute funtzionamendu baldintzak onartzen dituztela.

Anoetako Udaleko Gizarte Zerbitzuen bitartez bideratuko da asistentzia eta erabili nahi dutenek bertara jo beharko dute izen ematera.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!