Euskal Jaiko bazkarirako txartelak salgai ostegun eta ostiralean

Ataria 2023ko irailaren 25a

Urriaren 7an eta 8an ospatuko da Anoetan Euskal Jaia. Ostegunean eta ostiralean 19;00etatik 20:00etara jarriko dituzte bazkarirako txartelak salgai plazan; urriaren 7an egingo den sukaldaritza erakustaldi baterako ere eman daiteke izena.

Erlearen bueltakoa izango da aurten Anoetako Euskal Jaia. Urriaren 7an eta 8an egingo dituzte ekitaldiak, eta tartean izango den bazkarirako txartelak irailaren 28an eta 29an eskuratu ahal izango dira, herriko plazan, 19:00etatik 20:00etara. Langileen eta helduen txartelak 20 euro balioko ditu, eta langabe, haur eta ikasleen txartelak 15 euro. Honakoa izango da Euskal Jaiko bazkariaren menua: barazkiz betetako hojaldrea eztizko ali olioarekin eta txerria burruntzian patata purearekin. Amaitzeko, euskal pastela.

Euskal Jaiaren barruan, urriaren 7an, Balerdipeko Erleak egitasmoko kideek sukaldaritza erakustaldi bat egingo dute. Antolatzaileek erakustaldi horretan aurrez izena emateko eskatu dute, eta beraz, hilaren 28an eta 29an izango da horretarako aukera ere, herriko plazan. Garaiko produktuak eta erleek ekoitzitako produktuak gehituta, hiru plater ezberdinen elaborazio erakustaldia egingo dute Balerdipeko Erleak taldeko kideek. Egindako platerak dastatzeko aukera izango da erakustaldiaren ondoren, pintxo moduan.

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!