Urriaren 2an zabalduko dute berriro Anoetako Gaztelekua

Ataria 2023ko irailaren 19a

Gaztelekuan parte hartu nahi duten gazteek, irailaren 19an eta 20an eman dezakete izena. Hiru tailer mota antolatu dituzte eta hauetan izen emateko aukera dago hilaren 22ra arte.

Gaztelekuaren irekiera urriaren 2an egingo da eta irailaren 19an zein 20an egongo da bertan izena emateko aukera: gazteria@anoeta.eus helbidera idatzita, 688 76 13 43 zenbakira deituta edo Gaztelekuan bertan, 16:30etik 17:30era.

Aurten gazteria sailak antolaturiko ikastaroen artean, haurrek hiru tailer mota izango dituzte eskuragarri: antzerki ikastaroa, zirku ikastaroa eta irrati ikastaroa. Anoetako Udalaren web gunearen gazteria atalean ordutegiaren eta ikastaro berrien informazio berritua aurki dezakete herritarrek.

Izena emateko epea irailaren 22an amaituko da eta liburutegian egin daiteke edo gazteria@anoeta.eus helbidera izena emateko orria bidalita.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!