Basagainera bisita gidatua egin dute anoetarrek

Ataria 2023ko irailaren 20a

1994an hasi ziren induskatze lanak Anoetako lurretan dagoen Burdin Aroko herrixkan.

Joan den larunbatean, Basagaingo indusketak bisitatzeko aukera izan zen. Basagaingo herri harresitua 1992an aurkitu zuten  eta 1994an hasi ziren induskatze lanak, geroztik lanek izan duten bilakaera eta argitaratu duten informazioaren berri eman zuten bisita gidatuan. Xabier Peñalver Aranzadi zientzia elkarteko kide eta indusketaren arduradunak eman zituen azalpenak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!