Urritik abendura yoga ikastaroa egingo dute Anoetan

Ataria 2023ko irailaren 13a

Irailaren 22ra bitartean eman daiteke izena liburutegian edo emailez, kultura@anoeta.eus helbidean.

Anoetako Udalak yoga ikastaroa antolatu du urriaren 2tik abenduaren 21era. Liburutegi ondoko balio anitzeko gelan izango dira saioak eta astean behin edo bitan parte hartu ahal izango da. Izen emateak, irailaren 22ra arte egin daitezke liburutegian, edo emailez, kultura@anoeta.eus helbidean. Udalak jakinarazi duenez lehentasuna izango dute Anoetan erroldatutakoek.

Astelehenetan 17:00etatik 18:30era; astearteetan 09:30etik 11:00etara; asteazkenetan 18:30etik 20:00etara; eta ostegunetan 10:30etik 12:00etara edota 17:00etatik 18:30era izango dira saioak. Astean behin parte hartu nahi dutenek 72 euro ordaindu beharko dituzte eta astean bitan joan nahi dutenek 144 euro. Prezioan %25eko hobaria izango dute Anoetan erroldatu eta familia ugariko kide izan, gazte txartela eduki, langabetu, ikasle, pentsiodun edo 65 urtetik gorakoak direnek.

Partaideek manta bat eraman beharko dutela jakinarazi dute antolatzaileek.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!