Irailaren 16an, larunbatean, Basagaingo burdin aroko herrixkara bisita gidatua antolatu du Anoetako Udalak. 10:00etan plazan egin dute hitzordua oinez igotzeko eta 10:45ean abiatuko da bisita gidatua. Aranzadi zientzia elkarteko Xabier Peñalverrek emango ditu azalpenak, gaztelaniaz.
Udalak adierazi duenez, euria egiten badu, bertan behera geldituko da ekitaldia.