SkyRunner World Serieseko bederatzigarren proban parte hartuko du Oihana Zubillagak, Euskal Selekzioarekin. Matterhorn Ultraks lasterketa Suitzan egingo da, Zermatt udalerrian zehazki. Denera 25 kilometro eta 2.900 metrotik gorako desnibela duen proba egin beharko dute lasterkariek, eta Zubillagarekin batera, Ainara Urrutia izango da Euskal Selekzioa ordezkatzen.