Hizki-Marrazki lehiaketako sariak banatu dituzte

Tolosaldeko Ataria 2023ko eka. 16a, 15:00

Anoetako Udalak eta Anoetako Herri Ikastolak Hizki-Marrazki lehiaketa antolatu dute elkarlanean. 8 mailatako ikasleek hartu dute parte bertan, eta gaur, sariak banatu dituzte.

LH3, LH4, LH5, LH6, DBH1, DBH2, DBH3 eta DBH4ko ikasleek hartu dute parte idazlan marraztuen lehiaketan. Maila bakoitzeko bi sari eman dira. Jarraian, saria jaso dutenen xehetasunak:

LH3

  1. Naia eta Eiffel dorrearen desagerpena. Egileak: Maren Ibarguren  eta  Ekhi Ayerbe.
  2. Sirenen abenturak. Egileak: June Garmendia eta Iraia Zumeta.

LH4

  1. Bakoitza den bezalakoa da. Egileak: Enara Rosas  eta  Enara Orbegozo
  2. Lagunen arteko lagunak. Egilea: Ruby Acharya.

LH5

  1. Hitzak. Egilea: Ane Aldaz.
  2. Mundua hanketan. Egilea: Udane Garcia.

LH6

  1. Nire egunerokoa. Egilea: Maddi Aburuza.
  2. Amuletoa. Egilea: Alaitz Olano.

DBH1

  1. Nire akats gogokoena. Egileak: Iune Caballero eta Romaysaa Kholti.
  2. Marta eta bere ametsak. Egileak: Adam Barrell  eta  Otman Adoch.

DBH2

  1. Maiatzak 31. Egileak: Izei Garmendia eta Iraia Ugartemendia.
  2. Baserritarrak. Egileak: Oihana Bernal  eta  Laida Lasa.

DBH3

  1. 10:05. Egilea: Oihane Yurrita.
  2. Betirako geratzen diren momentuak. Egilea: Claudia Caballero.

DBH4

  1. Zure ondoan egon banintz. Egilea: Enara Odriozola.
  2. Filipinasetik Euskal Herrira. Egilea: Maider Isasa.

Epaimahaiak ipuin bat aukeratu du sari-banaketa ekitaldian Mari Garciak konta dezan, Iñaki Martiarena Mattin-ek marrazkia egiten zuen bitartean. Lan hori Iker Iturriozen Ikastolako bidea 5D izan da.

Saria jaso duten idazlanak liburuxka batean bildu dituzte eta Ikastolako haurren familia guztiei banatuko zaie. Norbaitek liburuxka hori eskuratu nahi badu, udaletxera jo dezake.

Epaimahaikideak ondorengoak izan dira: Asier Artola, Beatriz Egizabal, Gorka Salaberria eta Joseba Antxustegietxarte.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!