Greba feminista antolatzeko bilera irekia egingo dute

Ataria 2023ko ekainaren 1a

Ekainaren 15ean, 17:00etan Anoetako eragileen lokalean egingo dute bilera.

Euskal Herriko Mugimendu Feministako kideek erronka bat jarri diote euren buruari: udazkenerako greba feminista orokorra antolatzea, zaintzarako eskubide kolektiboa helburu.

Tolosaldean zer egin daitekeen aztertzeko bilera ireki bat antolatu dute ekainaren 15ean, 17:00etan, Anoetako eragileen lokalean. Bertan parte hartzera deitu dituzte eskualdeko feminista guztiak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!