Etxegabetze saiakera bat salatu du Kontseilu Sozialistak

Ataria 2023ko maiatzaren 27a

Atzo izan zen etxegabetze saiakera Anoetan eta mugimendu sozialistatik salatu dute "inongo abisurik jaso gabe" azaldu zela atzo Ertzaintza familiaren etxean.

Tolosaldeko Kontseilu Sozialistak salatu duenez, ostiralean, familia bat etxegabetzen saiatu ziren Anoetan. Mugimendu sozialistatik adierazi dutenez, familiak ez zuen aurrez inongo jakinarazpenik jaso eta Ertzaintza etxe barrura sartu zen atzo. Une horretan etxean zegoen pertsona bakarra adingabekoa zela ere jakinarazi dute.

Tolosaldeko Etxebizitza Sindikatutik "gogor" gaitzetsi dute atzo gertatutakoa: "Aurrez inolako jakinarazpenik jaso gabe azaldu zen Ertzaintza familiaren etxean, horretarako baimenik gabe. Instituzioek izandako kudeaketa penagarriagatik, familiari ez zitzaion etxegabetze abisua iritsi". Gaineratu dute, Anoetako familia hori etxegabetzeko arriskuak oraindik ere indarrean jarraitzen duela, "prozesuak irekita jarraitzen baitu". 

Hurrengo egunetan etorriko diren berriei adi egoteko deia luzatu dute Tolosaldeko Kontseilu Sozialistatik.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!