Herrigintzan egindako lanarekin jarraitzeko asmoa dute

Leyre Carrasco 2023ko maiatzaren 21a

Maiatzaren 28ko udal hauteskundeei begira, Anoetako EH Bilduk ekitaldia antolatu du goizean. Haurrentzako ikuskizunaz, pilota partidaz, musikaz eta dantzaz gozatzeko aukera izan da. Ondoren, argazkia atera dute denek eta mokadutxoa hartzeko aukera izan dute amaieran.

Aurtengo udal hauteskundeetara aurkeztu den Anoetako EH Bilduko zerrenda «bertakoa eta gertukoa» dela azpimarratu du goizeko ekitaldian Egoitz Luisa Anoetako EH Bilduko hautagaiak: «Hemen gaudenoi ezagutzen gaituzue, lehenago esparru ezberdinetan, leku ezberdinetan, era batera edo bestera herriaren alde lan egindako jendea gara, herrigintzan aritutako jendea gara, eta datozen lau urteetan gure asmoa herrigintzan egindako lan horrekin jarraitzea da».

Herrigintza herri oso baten bultzada eskatzen duela aipatu du Luisak, eta horregatik, herritarrak animatu ditu datozen lau urteetan, eta, aurrera begira, Anoetaren etorkizuna lantzen jarraitzea. «Horretarako, gure asmoa Anoetako Udaleko ateak zabalduta mantentzea da, bai gu herritarrengana gerturatzeko, eta baita herritarrak guregana gerturatzeko ere», gehitu du.

Luisaren esanetan, «erronka potoloak dauzkagu mahai gainean; bai Anoeta mailan, Tolosaldea mailan, Gipuzkoa mailan eta Euskal Herria mailan. Eta erronka potologo gehiago ere aterako zaizkigu bidean. Gure ustez, erronka potolo horiei aurre egiteko modu egokina EH Bilduren printzipioetan sendotzea da»

Bide horretan, «ahalegin sendoena» egingo dutela aitortu du, eta, halaber, konpromisoa hartu du datorren lau urteetan helburu horiek aurrera betetze aldera lan egiteko. Hori aurrera eraman ahal izateko, datorren igandean hautesontziak EH Bilduren bozkaz betzeko deia egin die herritarrei: «Guztion lana izango da ezinbestekoa, izan ere, guk ez badugu bozkatzen betikoek betikoa egiten jarraituko dute eta hori ez da EH Bildu onartzeko prest dagoen zerbait».

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!