Anoetako gaztetxearen urtemuga ospatuko dute larunbatean

Ataria 2023ko maiatzaren 17a

Anoetako gaztetxeak XXIV. Urtemuga ospatuko du maiatzaren 20an, larunbatean. Egun osoko egitaraua prestatu du gazte asanbladak.

Gaztetxearen 24. urteurrena ospatuko du maiatzaren 20an Anoetako Gazte Asanbladak eta horretarako ekimen ugari antolatu ditu.

Goizean patata tortilla lehiaketa egingo dute eta izen emateko zerrendak gaztetxean bertan eta Arkupe tabernan daude. Patata tortilla egiteko osagaiak gaztetxeak jarriko ditu eta talde bakoitzak arrautzak, zartaginak, sukaldeko tresnak eta sua eraman beharko ditu.

Arratsaldean, potea egingo dute herrian eta gaztetxean afaldu ondoren, Txirrisklas Gaua egingo dute. Kosmai Kosin taldearen kontzertua izango da eta ondoren DJ Ragen arituko da. Langabetuentzat sarrera 3 eurokoa izango da eta langileena, berriz, 5 eurokoa.

Anoetako Gaztetxearen XXIV. Urtemuga

  • Maiatzak 20, larunbata
    • 12:00. Patata tortila lehiaketa.
    • 14:30. Bazkaria
    • 21:30. Afaria.
    • 23:00. Kontzertuak: Koskai Kosin eta DJ Rage.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!