Erretiratuen bazkarirako izen emateak zabalik

Ataria 2023ko maiatzaren 17a

Ekainaren 24an, sanjoan egunean egingo dute bazkaria Alkartasuna tabernan. Izen emateak maiatzaren 15etik 26ra egin beharko dira tabernan bertan, 10 euroan.

San Joan egunean, Anoetan, erretiratuek bazkaria egingo dute ohitura duten bezala. Parte hartu ahal izateko honako baldintzak bete beharko dira: Anoetan erroldatuta egotea, jubilatu edo pentsioduna izatea eta 65 urtetik gorakoa izatea.

Anoetako Udalak adierazi duenez, ezkontideak ere joan daitezke bazkarira, baita aurretik aipatutako baldintzak bete ez arren, lehen joaten zen norbait alargun gelditu bada, hari ere onartuko zaio eskaera. Aurten 85 urte betetzen dutenek doan izango dute bazkaria.

Alkartasuna tabernan eman beharko da izena maiatzaren 26a baino lehen eta 10 euro ordaindu beharko dira. Ekainaren 24an 14:00etan izango da bazkaria Alkartasuna tabernan bertan.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!