Modestoenea eraikina eskuratu du Anoetako Udalak

Ataria 2023ko maiatzaren 1a

Joan den urte amaieran adostu zuen udalbatzak eraikina erostea, eta jada egin dute jabetza aldaketa.

Anoetako Udalak Modestoenea etxearen jabetza eskuratu du. Urte amaieran, udal talde osoaren adostasunarekin hartu zuten erabakia eta erosi dute jada.  Eraikina eskuratzeko 450.000 euro ordaindu ditu udalak.

Modestoenea eskuratzearen helburu nagusia da Anoetako herri ondarea babestea, izan ere, balio sentimental handia du herritarrentzat, udalak esan duenez. «Aisialdirako elkargunea ere izan da hainbat eta hainbat belaunaldirentzat», gehitu du. Udalak esan du aurrera begira irekita daudela ate guztiak eta herritarrekin batera hausnartu nahi dutela zein funtzio izango duen eraikinak etorkizunean; «hori lortzeko modua parte-hartze prozesu bat abiatzea izan liteke, beste hainbat gairekin egin izan den moduan».

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!