Jokin Tolosa eta Saioa Zubillaga izan dira azkarrenak

Irati Saizar Artola 2023ko apirilaren 29a

Tolosaldeko GKSk antolatutako Anoetako Mendi Lasterketan 36 korrikalarik hartu dute parte; bi podiumak osatu dituztenak Jokin Tolosa, Lander Aizpuru eta Beñat Aldalur, eta Saioa Zubillaga, Garazi Aranburu eta Lourdes Colomo izan dira.

Lizarbakarrera igo eta jaitsi, horixe zen lasterkariek egin beharrekoa Tolosaldeko GKSk antolatutako Anoetako Mendi Lasterketan. Denera 36 korrikalarik hartu dute parte eta horietatik hiru ziren emakumeak. 12 kilometroko ibilbidea osatu behar izan dute, 758 metroko desnibel positiboa eginez.

Jokin Tolosa izan da azkarrena helmugara iristen, ordubetearen azpitik buelta eginda, eta atzetik iritsi dira Lander Aizpuru eta Beñat Aldalur. Emakumeetan helmuga zeharkatzen lehena Saioa Zubillaga izan da, bigarren egin du Garazi Aranburuk eta hirugarren Lourdes Colomok. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!