BABESTUTAKO EDUKIA

Baserritarrengandik eta baserritarrentzako

Gurdi Ehnelur Denda 2023ko mar. 31a, 09:59

Orain dela ia 20 urte zabaldu zituen bere ateak Gurdi dendak, eta geroztik, baserrirako nahiz etxerako produktuak eta zerbitzuak eskaintzen dituzte bertan.

 

Duela 40 urte baino gehiago zenbait baserritarrek EHNE Euskal Herriko nekazari eta abeltzainen sindikatua sortu zuten, baserritarren eskaera eta beharrei erantzuteko asmoz. Sindikatua, denborarekin, handitzen joan zen, eta 1992an Ehnelur kooperatiba sortu zen zerbitzu «osatu» eta «lehiakor» bat emaneko helburuarekin. «Irabazi asmorik gabeko enpresa bat gara, eta gure egunerokoan ezinbestekoak diren zerbitzu ezberdinak eskainiz herritarren beharrak asetzen ditugu», azaldu dute Ehnelur kooperatibako kide diren Gurdi dendako langileek. Gurdi dendaren ateak 2004ean zabaldu baziren ere, Ehnelur kooperatibak emandako aurrerapauso guztiei esker, 2015ean denda eskuratzea lortu zuten.



Baserritarrengandik eta baserritarrentzako sortutako denda da Gurdi, eta bere misio nagusia lehenengo sektorea bermatzea eta mantentzea da. «Baserritarren kultura erakutsi nahi dugu eta erakargarria egin, beharrezko produktuak eta zerbitzuak prezio justuan eskainiz», esan dute.



Baserrirako produktuetan —abeltzaintza, lorezaintza, baratza edota ekoizpen ekologikoa— espezializatuak dauden arren, edozein etxetan beharrezkoak diren produktuak —burdindegia, arropa edota jakiak— ere aurkitu daitezke bertan. Gainera, erosketa etxera bidaltzeko aukera eskaintzen dute, eta 50 eurotik gorako erosketarekin bidalketa doanekoa izaten da.

Horrez gain, Babesehne aseguru artekaritza bulegoa ere aurkitu daiteke bertan, non askotariko aseguru etxeekin egiten duten lan zerbitzu pertsonalizatu bat eskainiz. Gasolio salmenta puntua ere dute, eta 48 orduen artean etxera zerbitzatzen dute zuzenean.



Etorkizun jasangarriago bat

Lehenengo sektore jasangarriago bat sustatzen dute, «zentzu sozial, ekonomiko eta ekologikoari erreferentzia eginez». Horretarako, artisautzak eta eskulangintzak egun gizartean duten garrantziaren berri emateaz ahalegintzen dira, herritarrei ahalik eta bizi kalitate onena eskaintzeko, lanpostuak sortu eta kalitatezko zerbitzuak eskainiz.

«Hau guztiarekin, guretzat ezinbestekoa den lehen sektoreari etorkizun oparo bat bermatu nahi diogu», esan dute Gurdi dendako langileek.

 

GURDI EHNELUR DENDA

ANOETA. Industrialdea 5A-5B nabeak.

gurdi@gurdi.com

943 655 880.

Gurdi.com

Instagram-a.

Facebook-a.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!