Oihana Zubillaga bigarren, VI. Mugagabe Trail mendi lasterketan

Ataria 2023ko martxoaren 6a

Lasterkari anoetarrak, 3 ordu, 12 minutu eta 19 segundo behar izan zituen 29 kilometroko lasterketa amaitzeko; bere taldekide Irati Larrañaga usurbildarra izan zen txapelduna, 3.10.06ko denbora eginda.

Laudion eta inguruko mendietan jokatu zen proba. 1.700 metroko desnibel positiboa izan zuen, eta besteak beste, Goikogane, Mugarriluze, Kamaraka, Arrabatxu eta Alpitxu gailurrak igo behar izan zituzten parte hartzaileek. Emakumezkoetan, eskualdeko ordezkari bat izan zen podiumean; Soronea-Ammma taldeko Oihana Zubillaga anoetarra bigarren izan zen, 3.12.19ko denborarekin. Lehen postuan, Zubillagaren taldekide Irati Larrañaga usurbildarra sailkatu zen, 3.10.06ko denbora eginda. Hirugarren sailkatua ere Soronea-Ammma taldeko Larraitz Aragon durangarra izan zen, 3.18.25eko denborarekin.

Gizonezkoetan, berriz, Sergi Garcia izan zen garailea; 2 ordu, 28 minutu eta 30 segundo behar izan zituen proba bukatzeko. Marc Vizcaino helmugaratu zen bigarren postuan, 2.37.15eko denbora eginda. Hirugarren Josu Urrestarazu idiazabaldarra izan zen, 2.42.14ko denborarekin.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!