Biodantza-tailerra egingo dute Anoetan

Ataria 2023ko otsailaren 28a

Biodantza-tailerra antolatu dute Anoetako emakumeentzako ahalduntze-eskolaren programa barruan, izena emateko azken eguna martxoaren 10a izango da.

Tailerra martxoaren 14tik maiatzaren 30era izango da, eta astearteetan egingo dute, 18:00etatik 20:00etara. Oskia Calixto formatzaileak gidatuko ditu saioak.

Zabalik dago izena emateko epea, eta martxoaren 10a izango da horretarako azken eguna. Izen-ematea egiteko joan Anoetako liburutegira, idatzi nahia@loiri.eus helbidera edo deitu 688 761 343 zenbakira. Tailerraren prezioa bost eurokoa izango da.​

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!