Anoetako inauteriak

Ataria 2023ko otsailaren 16a

Anoetako ikastolako haurrek, inauterietako jaialdia egin zuten bart Abraham Olano kiroldegian, eta ikuskizunean Euskal Herriko txoko ezberdinak bisitatu zituzten.

Ikuskizunaren gidoia, Euskal Herriko txoko ezberdinak bisitatzen zituztela izan zen. Ikastolako haurrek, txoko bakoitzeko dantza ezberdinak dantzatu zituzten. Jaialdiak erantzun paregabea izan zuen ikusle aldetik, izan ere, guraso batzuk kiroldegian sartzeko aukerarik gabe geratu ziren dena beteta zegoelako.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!