Anoetan, otsailaren 11n, haurrentzako jarduerak antolatuko dituzte herriko frontoian. Haur parkea 11:30etik 13:30era egingo da eta bertan puzgarriak, eskulan, mozorro eta makillaje tailerrak egingo dira eta diskoteka ere jarriko dute.
Hamalau urtera arteko umeek hartu ahal izango dute parte haur parkean.