Martxoaren 8a antolatzeko bilera egingo dute Anoetan

Ataria 2023ko urtarrilaren 31

Anoetako eragileen lokalean egingo dute bilera, otsailaren 8an, asteazkena, 18:30etik aurrera.

Emakumeen Nazioarteko Egunean, martxoaren 8an, Anoetako emakumeek zein ekitaldi egin erabakitzeko egingo dute datorren astean. Ekitaldiak antolatzen joateko bilera otsailaren 8an,  18:30ean egingo dute Anoetako eragileen lokalean.

Herriko emakume guztiak gonbidatu dituzte parte hartzera.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!