Kukuak Kantuz taldea kalera aterako da Santa Ageda bezperan

Ataria 2023ko urtarrilaren 31

Entsegu bat egingo dute ostegunean 19:30ean Anoetako Gaztelekuan.

Datorren larunbatean, otsailaren 4an, Santa Ageda bezpera ospatuko dute, Kukuak Kantuz taldeak antolatuta. Goizean baserriz baserri arituko dira abesten, 11:00etatik aurrera. Arratsaldean, berriz, plazan elkartuko dira, 18:00etan, herriko kaleetan kantatzeko. 

Aurretik entsegu bat ere egingo dute, hain zuzen, ostegunean, otsailaren 2an, 19:30ean, Anoetako Gaztelekuan. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!