Emakumeentzako xilografia-tailerra egingo dute Anoetan

Ataria 2023ko urtarrilaren 11

Urtarrilaren 18tik otsailaren 22ra bitarte izango dira saioak, eta hilaren 16a, astelehena, izango da izena emateko azken eguna.

Xilografia-tailerra antolatu dute, Anoetan, emakumeentzako ahalduntze-eskolaren barruan. Ikastaroa urtarrilaren 18tik otsailaren 22ra egingo dute, Gaztelekuan; asteazkenetan izango dira saioak, 18:00etatik 20:00etara. Dagoeneko zabalik dago izen-emate epea, eta urtarrilaren 16a izango da azken eguna; izena emateko mezu bat bidali behar da 688 761 343 telefono zenbakira edo nahia@loiri.eus helbide elektronikora. Ikastaroak 5 euroko prezioa izango du.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!