Aho batez onartu dute 2023ko aurrekontua Anoetan

Ataria 2022ko abenduaren 8a

Anoetako Udalak 214.703 euro bideratuko ditu inbertsioetara 2023. urtean. Azkeneko osoko bilkuran plazan estalkia eraikitzeko obra kontratuaren esleipen proposamena ere onartu dute.

Azaroaren 30ean Anoetako udalaren ohiko osoko bilkuran aho batez onartu zuen udalbatzak 2023ko udal aurrekontua. 2.749.158 euroko aurrekontua izango du udalak datorren urtean eta horietatik 214.703 euro inbertsioetara bideratuko ditu.

Herriko elizaren berritze lanak diruz laguntzeko 50.000 euroko kreditu aldaketa bat ere adostu zuten zinegotziek azkeneko osoko bilkuran. Udal ordezkariek nabarmendu dutenez, hemendik gutxira sinatuko dute hitzarmena elizako ordezkariekin.

Anoetako plazan estalkia eraikitzeko obra-kontratuaren esleipen proposamena ere onartu dute osoko bilkuran.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!