Kiroldegiko ikastaroetan izena emateko epea zabaldu dute

Ataria 2022ko abe. 8a, 10:15

Anoetako Gaztelekuan egitarau berezia antolatu dute abendurako eta udal liburutegiak ordutegia moldatuko du hil honetan.

Anoetako Abraham Olano kiroldegiko bigarren hiruhilekoko ikastaroetan izen emateko epea zabaldu dute. Dagoeneko parte hartzen ari direnek, abenduaren 1etik 13ra izango dute izen emateko aukera; Anoetan erroldatutakoek, berriz, abenduaren 14tik 19ra; abonatuek abenduaren 20tik 26ra; eta gainerako guztiek abenduaren 27tik 30era, lehentasuna, beti ere, anoetarrak izango dute.

Anoetako Gaztelekuko egitaraua

Gaztelekuak argitaratu du abenduan egingo dituzten ekintzen egitaraua. Astero, asteartetik larunbatera denetariko jarduerak egingo dituzte, horien artean, filmak, asanbladak eta jolas librea. Hau da prestatu duten egitaraua:

Gainera, abenduaren 27tik urtarrilaren 4ra bitartean Eguberrietako ekintza ezberdinak egingo dituzte. Parte hartu nahi den ekintza bakoitzean izena ematea beharrezkoa izango da, eta aurreneko 14ek izango dute lehentasuna. Abenduaren 29ko ekintzarako edukiera 20 pertsonara igo dute; bestalde, urtarrilaren 4eko ekintzan adin tarte bakoitzeko 10 gaztek izena emateko aukera izango dute, hau da, LH5-6 mailetako 10 gaztek eta DBH 1-2 mailetako beste 10 gaztek.

Izena emateko azken eguna abenduaren 19a izango da. Ekintzak toki ezberdinetan izango dira, baina guztiak hasiko dira 10:00etan; bukaera ordua, aldiz, ezberdina izango da.

Hau da antolatu duten egitaraua Eguberrietako egunetarako Anoetako Gaztelekuan.

Liburutegiaren ordutegia

Anoetako udal liburutegia itxita egongo da abenduaren 14ra arte. Bestalde, abenduaren 26tik urtarrilaren 5era arte ere ez dute zabalduko. Gainerako egunetan, astelehenetik ostegunera 16:30etik 19:30era egongo da irekita eta ostiraletan 11:0etatik 13:30era.

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!