Nerabeen adikzioari buruzko hitzaldia egingo dute abenduaren 12an

Ataria 2022ko abenduaren 1a

Anoetako Mikelasagasti auditorioan izango da eta hainbat gai landuko dituzte, horien artean, kirol apustuak, bideo-jokoak eta ausazko jokoak. 

Abenduaren 12an hitzaldia egingo dute nerabeen gurasoentzat. Substantziarik gabeko adikzioak: kirol-apustuak, ausazko jokoak, bideojokoak... Zer egin dezake familiak? izenburupean Mikelasagasti auditorioan izango da, 18:00etatik 19:30era. Estibaliz Alonsotegi trebatzaileak emango du, eta euskaraz izango da. 

Parte hartzeko beharrezkoa izango da aurretik izena ematea, horretarako idatzi nahia@loiri.eus helbidera edo 688 76 13 43 zenbakira. Hitzaldia doan izango da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!