Cecilia Mariñelarena Gorostiagak 100 urte bete zituen azaroaren 22an. Nafarroako Alli herrian jaioa, oso txikitan etorri zen Gipuzkoara bizitzera. Anoetan bizi da gaur egun.
Udalak omenaldi xumea egin zion bere 100. urtemugan. Lore sorta eta egurrezko kutxa txiki bat oparitu zizkion eta Anitz dantza taldeko bi dantzarik agurra dantzatu zioten, Loatzo musika eskolako txistulariek lagunduta.
