Bertso afari feminista egingo dute azaroaren 25ean

Ataria 2022ko azaroaren 15a

Anoetako Kuku elkartean egingo dute bertso afaria Indarkeri Matxistaren Aurkako egunaren inguruko ekitaldien barruan.

Bertso afari feminista antolatu du Anoetako Matraka talde feministak azaroaren 25erako. Maider Arregi eta Nerea Elustondo bertsolariak ariko dira Anoetako Kuku elkartean. Afalaurretik, ohi bezala, elkarretaratzea egingo dute herriko plazan.

"Herriko emakumeok berriz ere elkartzeko gogoz gaude, eta denok gonbidatzen zaituztegu", esan dute antolatzaileek. Izena emateko zerrendak Arkupe tabernan eta udal liburutegian egongo dira datozen egunotan..

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!