Errotaldea auzoko bizilagunekin bilera egingo du udalak

Ataria 2022ko azaroaren 15a

Ostegunean egingo dute auzo bilera udaletxeko batzar aretoan 18:00etan.

Auzo-bilera egingo du Anoetako Udalak Errotaldea auzoko herritarrekin. Aurretik egindako bilkurei jarraipena emango diete, eta, oraingoan, aurkeztu egingo dituzte irisgarritasuna hobetzeko aurreproiektuaren ezaugarriak. 

Bilera udaletxeko pleno aretoan izango da ostegunean, azaroaren 17an eta 18:00etan hasiko da. 

Tratamendu iragazgaitza

Tratamendu iragazgaitza aplikatzeko lanak egingo dituzte herriko plazako arkupeko espaloian eta Solkorre kaleko bi aldeetako espaloietan. Azaroaren 15ean eta 16an, asteartea eta asteazken gauean arituko dira, 23:00tatik 5:00etara. Lanek ez dute zaratarik aterako eta ez dute eragotziko oinezkoen pasabidea.
 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!