Oihana Zubillaga hirugarren izan da V. Urduñako Mendi Lasterketan

Ataria 2022ko azaroaren 15a

Mendi lasterkari anoetarrak 3 ordu, 32 minutu eta 2 segundo behar izan zituen 33 kilometroko ibilbidea osatzeko. Ainara Urrutia aretxabaletarrak irabazi zuen lasterketa, 3.24.04ko denborarekin, eta Irati Ortiz de Anda Martin lezamarra izan zen bigarren, 3.29.16ko denbora eginda.

Zubillagak sare sozialetan adierazi duenez, igandean ez zuen guztiz gozatu: «Ez zen egun onena izan; lan aste gogorra eta gero, gorputzak ez zuen behar bezala erantzun». Hala ere, pozik dago lortutako denborarekin.

Lasterketa honekin eman dio amaiera denboraldiari lasterkari anoetarrak. Atzera begira, «pozik» dago urtean zehar egindako lanarekin. Orain atseden hartu eta datorren urtera begira jarriko dela esan du: «helburu berriak pentsatzen hasiko naiz».

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!