Isasti, Hozpel eta Etxaburu kaleetako bizilagunekin bilera egingo dute

Ataria 2022ko azaroaren 9a

Ostegunean, azaroaren 10ean, 18:00etatik aurrera egingo dute bilera udaletxeko batzar aretoan.

Azaroaren 10ean Anoetako Udalak auzo bilera egingo du Isasti, Hozpel eta Etxaburu kaleetako herritarrekin. Aurretik egindako bilkurei jarraipena emango diete, eta, oraingoan, aurkeztu egingo dituzte irisgarritasuna hobetzeko aurreproiektuaren ezaugarriak. 

Bilera udaletxeko batzar aretoan izango da eta 18:00etan hasiko da. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!