Aiora Mujika, 2022ko Rikardo Arregi Kazetaritza Sarietako finalista

Ataria 2022ko aza. 8a, 11:58

Argazkia: Foku.

Komunikazio saria jasotzeko hautatua izan da anoetarra, 'Aiora Probatxoa' ezizenez Youtuben egiten duen jardueragatik. Azaroaren 30ean izango da sari banaketa ekitaldia Andoainen.

2022ko Rikardo Arregi Kazetaritza Sariak baditu zortzi finalista eta ohorezko bi mugarri. Azaroaren 30ean izango da sari banaketa ekitaldia Andoainen, eta han aurtengo saridunak nortzuk diren jakinarazteaz gain, bi ohorezko mugarri ere entregatuko dituzte.

Bi sari nagusi emango dira, biak maila berekoak, bederatzina mila eurokoak: Kazetaritza saria bata, eta Komunikazio saria bestea. Bi sarietarako launa finalista izendatu ditu epaimahaiak. Zortzi finalista horien arteko bi izango dira, beraz, aurtengo saridunak. Hona finalistak:

  • Kazetaritza saria:
    • Amaia Lekunberri Ansolak ekoitzitako Anorexia, bestelako gerturapen bat. Zer dio jateari uzten dionak, jateari uzten dionean? izenburuko Larrun monografikoa.
    • ETB-ren Aske bizi dokumentala.
    • Miel A. Elustondok Berria egunkarian argitaratutako Tonban ehortzirik erreportaje sorta.
    • ETB-ren Biba Zuek magazina.

Aiora Mujika komunikatzaile eta bideo-egile anoetarra aitzindaria izan da euskal youtuberren artean. Probatxoa bere kanala abiarazi zuen 2017an, euskarak sare horretan zuen leku urriaz kezkatuta. Geroztik, 100 bideo plazaratu ditu bost urtean, 3000 jarraitzaile inguru bildurik. Gai sozialak erabili ditu nagusiki, egunerokotasunari dagozkionak ahantzi gabe, bere zaletasunak eta bere bizipenak barne. Urte honen hasieran iragarri zuen YouTuben eten bat egiteko erabakia. Gainerako sareetan (Twitter, Instagram, Facebook) jarraitzen du, nolanahi ere.

Aiora Mujikaren hautua egitean, haren komunikazio gaitasunari erreparatu dio epaimahaiak: «Bereziki nabarmentzekoa da kameraren atzean agerian jartzen duen freskotasuna, baita, zergatik ez, haren mintzaera bizi eta aldi berean zuzena ere, langintza berean ari direnentzako eredugarri».

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!