Liztor beltzaren habia bat deuseztatu dute Anoetan

Ataria 2022ko urriaren 26a

Lasarbe kalearen inguruan topatu zuten habia aurreko astean eta desaktibatu egin zuten udal arduradunek, Gipuzkoako Foru Aldundiak finkatutako protokoloa jarraituz.

Hainbat herritarrek Anoetako Udalari jakinarazi dute Lasarbe kalearen inguruan liztor beltzaren habia dagoela. Udalak jakinarazi du habiak bertan jarraitzen badu ere, desaktibatuta dagoela. Joan den astean, tratamendu biozida erabiliz desaktibatu zuten, beraz, jada ez dago liztorrik bertan.

Liztor beltza espezie oldarkorra da bertako erleentzat eta Anoetako Udalak herrian agertzen diren habiak deuseztatzeko lanak egiten ditu, Gipuzkoa Foru Aldundiak finkatuta duen protokoloa jarraituz.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!