Basagainera bisita gidatua egin dute herritarrek

Ataria 2022ko irailaren 19a

Burdin Aroko herrixkan Aranzadi zientzia elkartea egiten ari den indusketa bisitatu zuten herritarrek eta auzolandegien zuzendari Xabier Peñalverren eskutik jaso zituzten azalpenak.

Burdin Aroko Basagaingo herrixka gotortuan 1994tik ari da arkeologia lana egiten Aranzadi zientzia elkartea. Antolatutako auzolandegietan lortutako informazioa bertatik bertara jasotzeko aukera izan zuten anoetarrek aurreko larunbatean, indusketen zuzendari Xabier Peñalverren eskutik.

Iraila osoan zehar hainbat boluntario aritu dira indusketa lanetan eta aste honetan amaituko dute lana. Bitarte honetan, Anoetako herri ikastolako eta Villabonako Fleming herri eskolako ikasleen bisitak jasoko dituzte.

Argazkiak: Manu Odriozola

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!