Ikastaroak abiatzeko hilabetea

Ataria 2022ko ira. 5a, 17:29

Basagainera irteera egingo dute, hilaren 17an.

Iraila Anoetan egitaraua prest dute Anoetan. Udako etenaldiaren ostean, ikastaroak berriro ere martxan jarriko dituzte.

Iraila Anoetan egitaraua aurkeztu du Anoetako Udalak, hilabeteroko kultur egitaraua. Ikastaroak hasteko hilabetea izango da iraila, eta horietan matrikulatzeko epea zabalik dutela gogoratu dute.

Lehen ekimena asteazkenean, hilaren 7an, izango da, Ttapa-Ttapa: adinekoak sasoian egoteko egitasmoa abiatuko dute. 65 urtetik gorako herritarrei bideratutako ekimena da, eta ibilaldiak egingo dituzte. Hain zuzen, etzi egingo dute lehena, goizeko hamaiketatik hamabietara bitarte, herriko plazatik abiatuta.​

Larunbatean, hilaren 17an, berriz, Basagainera bisita antolatu dute. Horretarako, 10:00etan egin dute hitzordua plazan, edo bestela, 10:45ean Basagainen bertan.

Bestalde, hilaren 26an KZgunean tutorearen bisita izango dute, 16:00etatik 20:00etara. KZguneko ikastaroetan izena emateko 945 06 25 55 zenbakira deitu edo tutor.anoeta@kzgunea.net helbidera idatzi beharko da.

Loatzo Musika Eskolan asteazkenean, hilaren 7an, hasiko dute ikasturtea, eta 943 69 26 19 zenbakia jarri dute eskura edozein zalantza argitzeko.

Euskara ikastaroei dagokienez, irailaren 16ra bitarteko epea dago euskara ikasteko ikastaroetan izena emateko, eta udaleko euskara zerbitzura jo beharko da informazioa eskatzeko, edo bestela, 943 65 12 00 zenbakira deitu edo euskara@anoeta.eus helbidera idatzi.

Kiroldegiko ikastaroekin, berriz, urrian hasiko dira, eta izen-emateak iraila erdialdean zabalduko dituztela esan dute.

Horiez gain, udaletik herriko eragileek antolatutako ondoko ekimenak ere nabarmendu dituzte:

  • Irailak 7, 18:30: Euskal Jaia antolatzeko bilera, udaletxean.
  • Irailak 18, 08:45: Erniora irteera, plazatik abiatuta.
  • Irailak 30, 19:30: Elkarretaratzea, euskal presoak Euskal Herrira.
  • Urriak 1, 08:45: Kostako itzulia, plazatik abiatuta. Izen-emate epea, irailaren 29a, Itzulin.

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!