LGTBIQA+ kolektiboaren aldeko mozioa onartu dute

Ataria 2022ko ekainaren 28a

Astelehenean egindako osoko bilkuran, sexu askapenaren nazioarteko egunaren bueltako mozioa onartzearekin batera, herriko sarrerako errepideen bidegurutzean biribilgunea jartzeko eskaria luzatzea erabaki du udalbatzak. 
 

Ekainaren 28a sexu eta genero askapenaren nazioarteko eguna izanik, Anoetako Udalak bat egiten du LGTBIQA+ komunitatearen aldarrikapenekin. "Aldarrikapen eguna ez da gaur bakarrik, egunero egin beharreko lanketa da hau ere eta udalak gogorarazi nahi du herrian ez dela onartuko inolako erasorik".

Atzo bildu zen udalbatza, eta besteak beste, LGTBIQA+ kolektiboaren aldeko mozioa onartu zuten. Horrez gain, beste hainbat gai ere landu zituzten, horien artean, Anoetako sarrerako errepideen bidegurutzean biribilgunea jartzeko eskaria eta tokiko ekintza jasangarria eta 2030 Agenda Euskadin bultzatzea onartzeko akordioa.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!