Eguerdian erraldoi eta buruhandien txanda izan da Anoetako festetan. Bero izugarria egin badu ere, herriko haurrek korrika egiteko ez dute arazorik izan. Hori bai, aurretik hainbatek dutxa hartzeko aukera izan dute plazan bertan.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?