Hizki-Marrazki idazlan marraztuen lehiaketako sariak banatu dituzte

Tolosaldeko Ataria 2022ko eka. 14a, 10:56

Ostiralean egin zuten sari banaketa ekitaldia ikastolako areto borobilean. Zortzi mailatako ikasleen artean banatu zituzten sariak.

Anoetako Udalak eta Anoetako herri ikastolak Hizki-Marrazki lehiaketa antolatu dute elkarlanean. Zortzi mailatako ikasleek hartu dute parte lehiaketan (LH3, LH4, LH5, LH6, DBH1, DBH2, DBH3, DBH4) eta maila bakoitzeko bi sari eman dituzte.

Hauek izan dira saridunak:

  • LH3
    • 1. saria: Surf taldea. Itzea Guereta Larreta
    • 2. saria: Altxor ezkutua. Roby Acharya Sapkota
  • LH4
    • 1. saria: Lagun sekretuak. Maddi Mujika Ortiz eta Udane Garcia Alonso
    • 2. saria: Nerea eta bere mundu berria. Malen Esnaola Orkaiztegi
  • LH5
    • 1. saria: Animalia gaiztoak. Iraide Langarika Goya
    • 2. saria: Gaixotasuna duen neska. Irati Otaegi Guereño
  • LH6
    • 1. saria: Munduaren bukaera. Iker Iturrioz Aizpun
    • 2. saria: Aitanaren arazoa. Maialen Carvajal Freire.
  • DBH1
    • 1. saria: Bihotz begietan. Nada Benali El Mossaoui
    • 2. saria: Koaderno berdea. Oihana Bernal Mendizabal.
  • DBH2
    • 1. saria: Planetatxo. Izar Amonarriz Ipenza eta Oihane Yurrita Blanco
    • 2. saria: Agur gutuna. Olaia Arsuaga Lizarra.
  • DBH3
    • 1. saria: Argia. Aitor Aristi Imaz.
    • 2. saria: Zergatik zu? Enara Odriozola Uzkudun.
  • DBH4
    • 1. saria: Estereotipoa. Naroa Goeaga Zubeldia.
    • 2. saria: Zer gertatzen da? Nahia Arruabarrena Bidaurreta eta Lander Huarte Leunda.

Saria jaso duten idazlanak liburuxka batean bildu dituzte eta liburuxka hori ikastolako haurren familia guztiei banatuko zaie. Norbaitek eskuratu nahi badu, Anoetako udaletxera jo dezake.

Sari banaketaren ekitaldian HHko eta LH1eko ikasleentzat Kontukantoi taldekoek ipuin kontaketa saioa egin zuten Mikelasagasti auditorioan. Ondoren ikastolako areto borobilean egin zen sari banaketa ekitaldia eta ipuin kontaketa ilustratua egin zuten Kontukantoi taldekoek.

"Txalogarria da ikastolako ikasle eta irakasleek egin duten lana, bai idazlanak egin eta aurkezteko, baita sari banaketa ekitaldia antolatzeko ere", esan dute udal arduradunek. "Epaimahaikideak ere ezin ditugu ahaztu, urtero bezala, buru-belarri aritu direlako beren zereginean, batere erraza ez den zeregin horretan. Aurten ere betaurreko moreak jantzita egin dute lan hori, idazlanak genero ikuspegitik ere aztertzeko". Hauek izan dira Hizki-Marrazki lehiaketako epaimahaikideak aurten: Ainara Azpiazu, Asier Artola, Beatriz Egizabal, Gorka Salaberria eta Joseba Antxustegietxarte.

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!