San Joan bezperako kantuak entseatzeko egunak zehaztu dituzte Anoetan. Ekainaren 14an, ekainaren 21an eta ekainaren 22an egingo dituzte entseguak. Gaztelekuan egingo dituzte, 19:30ean hasita. Ekainaren 22ko entsegua, salbuespena izango da eta auditorioan egingo dute.