Hizki-Marrazki idazlan marraztuen lehiaketaren sariak banatuko dituzte

Ataria 2022ko ekainaren 9a

Ekainaren 10ean, 11:30etik aurrera egingo dute sari banaketa ekitaldia Anoetako ikastolako gela borobilean; aurretik ipuin kontaketa egingo dute Mikelasagasti auditorian.

Aurten ere, Anoetako Udalak eta Anoetako Herri Ikastolak Hizki-Marrazki idazlan marraztuen lehiaketa antolatu dute elkarlanean. Zortzi mailatako ikasleek hartu dute parte lehiaketan (LH3, LH4, LH5, LH6, DBH1, DBH2, DBH3, DBH4) eta maila bakoitzeko bi sari eman dira.

Sari banaketa ekitaldia, ostiralean egingo dute, ekainaren 10ean:
  • 10:00-11:00. Ipuin kontaketa Anoetako Mikelasagasti auditorioan, Kontukantoi taldearen eskutik (HHko eta LH1eko ikasleentzat).
  • 11:30-12:30. Sari banaketa ekitaldia, Anoetako ikastolako borobilean (LH2-DBH4 bitarteko ikasleentzat). Besteak beste, Kontukantoi taldeak ipuin-kontaketa ilustratua egingo du.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!