Anoetako pilota eskolan izena emateko epea zabaldu dute

Ataria 2022ko ekainaren 6a

Asteazkenera arte eman daiteke izena, pilota eskolan bertan edota herriko udal liburutegian.

Dagoeneko zabalik da Anoetako pilota-eskolan izena emateko epea, eta ekainaren 8ra arte egin ahal izango da. Bi tokitan egin daiteke izen ematea, pilota eskolan edo liburutegian. 

Pilota eskolako arduradunek jakinarazi dutenez, epez kanpo izena ematen dutenek ez dute plaza ziurtaturik izango. 115 eurokoa izango da kuota, eta urrian kobratuko dute. Pilotan lehenago aritu ez direnek, berriz, urrian probatzeko aukera izango dute, eta azaroko lehen astean kobratuko zaie. 

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!