Zabalik da Anoetako udaleku irekietan izena emateko epea

Ataria 2022ko maiatzaren 27a

Udalekuetan begirale bezala aritu nahi dutenek maiatzaren 29a baino lehen eman beharko dute izena, eta parte hartu nahi duten haurrek, berriz, maiatzaren 31a baino lehen.

Anoetako udalekuen lehenengo txanda ekainaren 27tik uztailaren 8ra izango da; eta bigarrena, berriz, uztailaren 11tik 22ra. Dagoeneko izena eman dezakete bai udalekura joango diren haurrek, bai begirale izan nahi dutenek; begiraleentzat izena emateko azken eguna igandea, hilaren 29a, izango da; eta haurrentzat, berriz, datorren asteartea, hilaren 31a. 

HH1 eta LH6 maila bitarteko haurrentzako izango dira udalekuak eta izen ematea ikastolaren bitartez egingo da: haur guztiei izen emate orria banatuko zaie, eta ondoren, irakasleari eman beharko diote. Herriko liburutegian ere izango dira izena emateko orriak; horiek liburutegian entregatu beharko dira beteta. Udalekuei buruzko informazioa jasotzeko guraso bilera ekainaren 20an izango da auditorioan eta bi txanda egingo dituzte: 17:30ean euskaraz eta 18:00tan gazteleraz.

Begirale izan nahi dutenek, berriz, curriculuma bidali beharko dute aratz@loiri.eus helbidera; eta izena emateko azken eguna maiatzaren 29a izango da.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!